Araudia

1.- Martxa hau ez da lehjaketa bat, eta 18 urtetik gorako zaletu guztiei zuzenduta dago, federatu eta ez federatuei.

2.- Federatutako partaideak lizentzia eguneratua erakutsi beharko dute dorsala jasotzeko orduan.

3.- Antolakuntza ez da izena eman gabeko parte hartzaileen arduradun egingo.

4.- Martxan parte hartzeko ezinbestekoa da kaskoa eta ekipamendu egokia erabiltzea.

5.- Parte hartzaileak antolatzaileen gomendio eta oharrei kasu egin beharra dio.

6.- Dortsalak bizikletaren aurreko aldean ongi kokatua joan beharko du.

7.- Parte hartzaile orok markatutako ibilbidea errespetatu beharko du.

8.- Antolatzaileek, jarraitzeko kondizio fisiko ezean edo eta ordutegitik kanpo dabilen parte hartzaile oro erretiratzeko eskubidea izango dute.

9.- Probatik erretiratzen den parte hartzaile guztiek lehen baitlen antolatzaileei abixatu beharko diete.

10.- Partaideek bide segurtasun legea errespetatu beharko dute. Antolakuntza ez da kargu egingo legea ez betetzearen ondorioz izandako kalte edo istripuetaz.

11.- Maratoiko proba, 80 km-koa, zailtasun maila altukoa kontsideratzen da.

12.- Ibilbideak egoki markatuak egongo dira. Ala ere, distantzia handi izatean, GPS-aren erabilera eta parte hartzaileak telefono mugikorra gainean eramatea gomendatzen da. Antolakuntzak track-a aurrerapen nahikoz  argitaratuko du.

13.- Antolakuntzak probaren garapena momentuoro kontrolatuko du, pelotonaren kola antolakuntzako pertsonez mugatuz. Beraien borondatez ezarritako mugaz kanpo dabiltzan parte hartzaileak, arduradun bakarrak izando dira eragin edo gerta dakizkioken kalteetaz.

14.- Ibilbidea momentu oro trakiko orori ( kotxeak, traktoreak, pertsonak, animaliak,…) zabalik egongo da. Parte hartzailea arduradun bakarra izango da egin ditzazkeen inprudentzi eta arau hausteetaz.

15.- Anbulantzia, bitartekariak, parking-ak, dutxak, bizikleta garbitzeko tokiak eta zerbitzu teknikoa egongo dira.

16.- Zerbitzu teknikoa erabiliz gero, parte hartzaile bera izando da zerbitzuaren kosteaz kargu egingo dana.

17.- Ibilbideak balore handiko natur guneetatik igarotzen direnez, antolakuntzatik mesedez eskatzen dugu hau errespeta dezagun hurrengo urteetan ere bertatik igaro ahal izateko. Zaborrak hortarako prestatutako guneetan utzi beharko dira. Antolatzaileek parte hartzaile oro erretiratu ahalko du zaborrak guneetatik kanpo jaurtitzeagatik.

18.- Antolaketak martxarekin zerikusia duen edozer gauza aldatzeko aukera izango du (km, ordutegi, ibilbide, data…), egoerak hala eskatzen badu.

19.- Antolakuntzak, parte hartzaile kopurua dela eta, izen emateen bukaera data aldatzeko aukera izango du.

20.- Antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen parte hartzaileen ekintzak, ezta hauek eragin edo izan ditzazketen kalteak ere.

21.- Antokakuntzak ez ditu bere gain hartzen parte hartzaileen bizikletak eta bestelako ekipazioak, froga aurretik, ondoren edo frogan zehar, izan ditzazketen kalteetaz.

22.- Izen ematea baieztatu ondoren ez dira onartuko diru itzulketa eskaerak.

23.- Izena ematen duten parte hartzaile guztiek araudi hau betetzeko konpromisoa hartzen dute eta antolakuntzari edozein kalte-ordain eskatzeari uko egiten diote. Araudi hau ez ezagutzeak ez du bere bete beharra salbuesten.

JEISTEKO DOCUMENTUAK

Visit Us On FacebookVisit Us On Youtube