Ibilbidea
Ibilbidea: 3.200 metrotako malda positiboa 80 km-tan
Maratoia izango danak, 80 bat kilometro eta 3200 metrotako malda positiboko ibilbidea izango ditu. Goiko altimetrian ikusi dezakezuen bezala, igoera eta jetsiera jarraia izango da, goi mailako zailtasun fisiko eta teknikoarekin. Bi ibilbide egiteko aukera egongo da: maratoia eta ibilbide laburra. Beraxeago aurtengo ekitaldiaren trackak jaitsi ditzakezu. Ibilbidea iazkoarekin alderatuta aldaketa txiki batzuk besterik ez ditu izango.
Ibilbide laburra, 40 bat km eta 1.800 metrotako malda positiboa
Ibilbide motza, 40 bat kilometro eta 1800 metrotako malda positiboa izango dituena, erdi mailako zailatasun fisiko eta teknikoarekin.
Bi ibilbideak pista porzentaje gutxikoak izango dira, igoera gogor baino igogarriekin, bidetxur ugari, eta jetsiera oso dibertigarriekin.
Track-ak proba baino aste bat lehenago argitaratuko dira.